ES | EU
Gobierno Vasco

 





 

 

 


 

 

 


 

 


 

 


 

 


ORLAK

 


 

aja-rof


 

GURASO ELKARTEA: OHIKO BATZAR NAGUSIA

 Guraso Elkarteak  batzar orokorra konbokatzen du azaroaren 28rako.

O.O.G.etako KIDEAK BERRITZEKO HAUTESKUNDE-PROZESUA

Ondorengo esteketan O.O.G.etako kideak berrizteko hauteskunde-prozesuari buruzko informazioa dago

Hauteskunde batzordearen osaera

Gurasoentzat gutuna

Egutegia


3.DBH-KO IKASLEAK ZIENTZIA ASTEAN

Pasa den ostegunean, azaroaren 8an, 3.dbh-ko ikasleak Zientzia Astera hurbildu ziren, zientzia mundua gertu-gertutik ezagutzeko. Jarduerak oso desberdinak izan ziren eta besteak beste, gure ikasleak kimikariak izan ziren, formula bateko auto bat ikusi zuten, 

batzuek eguraldia aurkezteko aukera izan zuten, beste batzuek punta-puntako makinak probatu zituzten...eta danok primeran pasatu genuen!!

 

 

...

LANDATUR 2018

Azaroaren 5ean DBH 1 mailako ikasleek Landaturrek antolatzen duen Lurzorua proiektuan parte hartu zuten. Irteera honetan ENEEK, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Zornotzako Jauregibarria baserrian duen  egoitza bisitatu zuten. Ondoren, ekoizpen ekologikoko nekazaritza-ustiategi bat bisitatu eta hango lurzoruaren analisia egin zuten. 

Lurzoru emankorra baliabide mugatua da, gure elikagaien %99 ematen digu. Zaindu dezagun!!

 

...

BARATZE EKOLOGIKOA

Azaroak, 7an JAKOBA ERREKONDO aditua gure artean egon zen. Bizkaiko ingurugelako Bea Antonek egin zuen aurkezpena eta baita Iker Huegun, Eathink proiektuaren arduradunak azaldu zigun proiektu hau. 
ESKOLAKO BARATZE EKOLOGIKOA nola eraiki eta horren erabilpen didaktikoei buruzko argibideak eman zizkigun Jakobak. 50 irakasle baino gehiago batu ginen bertan, maila guztietakoak eta ikastetxe desberdinetakoak ere. Oso interesgarria. 
Gure baratzak bisitatu eta Jakobak hainbat aholku eta iradokizunak eman zizkigun gure baratza hobetzeko. 
Baratza arlo desberdinetan txertatzeko animatzen zaituztegu! 
Horretarako agenda21@ibarrekolanda.net helbidera jo ahal duzue.
...

SURF 2018

Aurten ere 1. Batxilergoko ikasleak surf egitera joan gara.

 

ARRANO ARRANTZALEA 2018

Aurten ere Ibarrekolanda BHIko DBH1.mailako ikasleek ARRANO ARRANTZALEA babesteko proiektuan parte hartu dugu. Urdaibai Bird Center bisitatu dugu eta bertan hegazti eder honen bidaiak eta ezaugarriak ezagutu ditugu. Padura eta bertako hegaztiak ikusteko aukera aparta izan da. 
Arrano arrantzalea gure artean nahi dugu!

...

PUBLIZITATE GRAFIKAN SARTZEKO ARGIBIDEAK

Publizitate grafikako goi mailako zikloan sartzeko sarrera frogen informazio guztia esteka honetan ikusi daiteke: HEMEN

EUSKARAREN EGUNEKO FLASH MOB-A 2017

Euskeraren eguna ospatzeko aurten ere Flash Mob bat egin genuen pasa den abenduak 4-ean. Azkenengo momenturarte eta euria zela eta, ez genuen erabaki kontserbatoriora joatea. Azkenean eta euriaren bahimenarekin, Flash Mob-a egiteko aukera izan genuen. Guztioi esker primeran atera zen!! Mila esker!!

Klikatu irudian bideoa ikusteko

ENEKURIRA IGOERA 1. DBH-KO IKASLEEKIN

Azaroak 9an, 1 DBH-ko ikasleak Biologia-Geologia orduetan Enekurira igo ziren. Bertatik, Nerbio-Ibaizabal itsasadarraren ikuspegia eta paisaia zirraragarria behatzera eta aztertzera.

Ibarrekolanda - Enekuri - Elorrieta - Ibarrekolanda gira-bira egin zuten. Eguraldi eguzkitsua lagun, bizpahiru ordutan ikasi eta gozatu egin zuten.

Klikatu irudian argazki gehiago ikusteko:

PUBLIZITATE GRAFIKAKO 2. MAILAKO IKASLEAK BILBAO DESIGN WEEK-EAN

Aurreko azaroaren 21ean, Publizitate Grafikako bigarren mailako ikasleek Bilbao Design Week barruan antolatutako OpenStudio jardeuran parte hartu zuten. Egun osoan estudio desberdinak bisitatu ahal izan genituen hirian zehar. Parte hartu zuten diseinu estudiak hauek izan ziren:  Angelica Barco, Hopper Ink, Aerre Design, Vudumedia, Maraka, Zorraquino, Flow eta CrisisCreativa.

IBARREKOLANDAKO IKASLEAK DON PASQUALE OPERAREN ENTSEGUETAN

Azaroaren 15ean, Publizitate Grafikako eta batxilergoko 2E mailako ikasle batzuk Don Pasquale operaren entsegu orokorra ikustera gerturatu ginen Euskalduna Jauregira.

Saioa hasi baino ordu erdi lehenago kamerinoak bisitatu ahal izan genituen.

Aurreko urteetan bezala, esperientzia oso positiboa izan da ABAO programa didaktikoa kudeatzen duten pertsonen lanari esker.

 

MEMORIA PLAZA

Pasa den asteartean, azaroak 28, batx. 1.F eta H-ko Historia Garaikide ikasleek "Memoria Plaza" izeneko erakusketan parte hartu zuten, Barakaldon. Gogora erakundeak antolatuta, azken urteotan gure herrian bizi izan dugunaren memoria anitzak erakustea, horien gaineko gogoeta eragitea eta memoria desberdinak jasotzea zen helburua. Hunkigarria eta oso baliagarria historia hurbila hobeto ulertzeko.

ARTEETAKO 1. MAILAKO IKASLEAK BERREGINEN MUSEOAN

Azaroan Arte Batxilergoko 1.mailako ikasleak Bilboko Berreginen museora joan ziren. Argazkian ikusi ahal den moduan visita oso ondo aprobetxatu zuten.

KULTURA ZIENTIFIKOKO IKASLEAK ZIENTZIA ASTEAN

Azaroan, Bizkaia Aretora hurbildu ginen Zientzia Astean bisita gidatua egitera Kultura Zientifikoko ikasleekin. Han bizidunen ezaugarriak, mikroorganismoen garrantzia, drogen eragina eta emakume zientzilarien lana ezagutu genuen.
Ikasleek positiboki baloratu arren, patxada handiagoz egin beharreko ekintzak direla ere aipatu zuten.

 

IS&CA GREZIAN

Hilabete honetan IS&CA Erasmus + programaren barruan, 1. Batxilergoko 8 ikasle eta bi irakasle Grezian egon gara. Pirmeran pasatu dugu eta esperientzia ezin hobea izan da. Gogoratu apirlirean programa osatzen duten herrialde guztietako Bisita jasoko dugula.

Irudi gehiago ikusteko sakatu argazkian:

1. BATXILERGOAN SURF IRTEERA

Urtero bezala gure batxilergoko 1.mailako ikasleak surf egitera joan dira Sopelara. Aurten ere primeran pasatu dugu eta gure kostaldean egiten den kirol bat frogatu ahal izan dugu.    

Irudian sakatu bideoa ikusi ahal izateko:

 

 

BATXILERGO 2E ARTE EDERREN MUSEOAN

Pasaden ostirala, urriak 27a,  batx. 2.Eko ikasleekin joan ginen Arte Ederren museora Alicia Koplowitz bilduma ikustera. Gida bat izan genuen eta artelan asko egon dira: Goya, Madrazo, van Gogh, Gauguin, Toulouse-Lautrec, Modigliani, Picasso, Gris, Mondrian, de Kooning, Rothko, , Bacon, Freud, Stella, Warhol, Kiefer, Antonio López, Tapies, millares, Oteiza, Chillida…

Arte panorama zabal bat ikusi dugu, kurtso honetan ikasgelan landuko duguna. Oso ondo egon da.

11 EGUN EUSKARAZ

11 egun euskaraz da kanpaina bat azaroaren 23tik Euskararen Egunera arte (abenduaren bira) martxan jarriko duguna ahalik eta ikasle gehienarekin. Kanpaina Deustu aldean gauzatuko da aurten eta Bilbo osoan hurrengo urtean. Ekimena maila desberdinetan gauzatu daiteke, batzuk ahobizi eta besteak belarriprest, eta pertsona hurbilekin gure hizkuntza aukeraketa eraldatzean datza: lankide, familiakoak, auzokide eta lagunen artekoa.  

Hainbat herrialde txikietan gauzatu da arrakasta handiz, baina sekula ez Deustu moduko auzo erraldoi batean. Gu Ibarrekolandako normalkuntzakoak animatu gara honetan parte hartzeko eta zuei ere animatzen zaituztegu, hiztun txikiak handi izan daitezkeelako hizkuntzaren ekologiaz kontziente direnean. 

HEMEN duzue informazio gehiago eta apuntatzeko dokumentua. 

Eta 11 egun eta gero, ea zenbatekin gai garen beste guztietan ere euskaraz jarraitzera, hori baita bidea belarriprest direnak ikasteko eta ahobizi direnak dakitenak mantentzeko.

 

CINE INVISIBLE - FILM SOZIALAK: ZUZENDARIEN BISITA ETA AIPAMEN BEREZIA

Pasa den ostegunean urriak 26, Ibarrekolandan aurtengo zinema ikustezinean parte hartu duten hiru zuzendarien bisita izan genuen:

-Merve Cirisoglu, “The box”,Turkia

-Nathalia Orozco, “El silencio de los fusiles”, Kolonbia

   

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bestalde aurtengo zinemaldiaren amaieran Ibarrekolanda BHI-ri buruzko aipamen berezi bat egin zen, hemen daukazue:

Komunikazioa gizarte aldaketa eragiteko tresna modura erabiltzearen aldeko konpromisoagatik, eta azken bost urteetan Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiarekin zein GGKE KCD-k antolaturiko beste ekintza batzuekin gauzaturiko elkarlanarengatik. 


IS&CA ERASMUS+ LETONIAN

Gure ikastetxeko ikasle eta irakasleak aste bete Letoniako herri batean (Slampe) egon gara Erasmus+ proiektuko elkartrukeetariko batean.
Esperientzia paregabea non 7 herrialdeetako ikasle eta irakasleekin batu garen batera lan egiteko eta bizimodua eta kultura ezagutu eta bizi ahal izateko.

 

IBARREKOLANDA BHI IKASTEXEKO DBH-KO GURASOENTZAT FORMAKUNTZA

Helburua:Ibarrekolanda BHI ikastexeko familiek, profesional  batek gidatuta, beraien seme alaben hezkuntza prozesuan agertzen diren zalantza eta esperientziak partekatu ahal izatea.

Formakuntza gaiak eta egunak:

-2017. urteko Azaroak 6: La comunicación eficaz con los adolescentes: la escucha y los espacios en familia.

-2017. urteko Abenduak 11: La familia como espacio de educación emocional.

-2018. urteko Urtarrillak 10: Gestión de conflictos en la adolescencia.

-2018. urteko Otsailak 7: Cómo actuar si creo que mi hijo o hija está consumiendo drogas.

-2018. urteko Matxoak 7: Adolescentes y redes sociales.

-2018. urteko Apirilak 11: Seguridad y prevención de riesgos frente a las nuevas tecnologías

-2018.urteko Maiatzak 2: Educar en valores: ¿qué ideas y costumbres estamos trasmitiendo?

Hizlariak:

Gai guztiak Sendoa Gómez Guerra-k garatuko ditu (Instituto Sôma), drogen formakuntza izan ezik, kasu honetan ADOS izango da arduraduna (Jorge Madariaga eta Mariñe Soto).

Ordua eta lekua:

Ibarrekolanda BHI arratsaldeko 18:30 tatik 20:00ak bitartean

Antolatzaileak:

Ibarrekolanda BHI, BIGE gurasoen eskola eta Negociado de Drogodependencias del Ayuntamiento de Bilbao.

CINE INVISIBLE - FILM SOZIALAK 2017

 

 

 

BADATOR!

Aurten ere IES Ibarrekolanda BHI

CINE INVISIBLE - FILM SOZIALAK

 zinemaldiaren egoitza izango da.

5. ikasturtea gurekin ... 

Urriak 

18,19,20, 23 eta 24

Lekua :  Areto nagusia.

 

Ordutegia, 08:00-15:00
 

 

 

 

 

HEMEN DUZUE BIDEO PROMOZIONALA

 Esku progama ikusteko HEMEN

Ikasleek emandako botoen taula hemen ikusi ahal duzue: TAULA

SERIFALARIS 2017

Aurreko astean, urriak 20 eta 30, Publizitate Grafikako ikasle eta irakasle Getxon ospatzen den Serifalaris izeneko diseinatzaileen topaketara joan ginen. Bertan gure ikasleek hainbat hitzaldi entzun zituzten non profesionalen lana nolakoa den ezagutzeko aukera izan zuten. Zikloko ikasleoiak ere topatu genituen. Hauetako askok diseinuarekin erlazioa duten hainbat lanetan ari direla komentatu ziguten gure pozarako.

EUROPAKO IKERLARIEN GAUA

Pasa den astean Bilbon Europako Ikerlarien Gaua ospatu da. Hitzaldiak, tailerrak eta lehiaketak antolatu dira Deustuko Udaltegian. Gure artean Jon M. Mattin, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea egon zen. Hitzaldia eta esperimentuak egin zituen gure Batxilergo Zientifikoko 2.mailako ikasleekin egon zen. Interesgarria benetan eta errepikatzeko modukoa.

Argazki guztiak ikusteko klikatu hurrengoan:

ARRANO ARRANTZALEA AURRERA DOA!

Aurten berriro ere ARRANO ARRANTZALEA babesteko proiektuan parte hartu dugu. DBH3.Mailako ikasleekin Urdaibai Bird Center-era joan ginen bisitan. Arrano Arrantzaleak egiten dituen migrazioak ezagutu eta padurako ur hegaztiak ikusteko aukera izan genuen. Oraingoan ere ARRANO ARRANTZALE bat ikusteko aukera izan genuen. Frantziatik Senegalerako bidean Urdaibain atsedena hartzen ari zen. 

A zelako sorpresa!

Eguraldi kaxkarra zenez, Gernikara abiatu ginen eta hango azoka ikusteko aukera izan genuen ere bai. Bertan bazkaldu eta etxera! 

Bisitaren argazkiak ikusi ahal izateko klikatu hurrengo argazkian:

EATHINK PROIEKTUAREN BILERA VIENAN

Dakizuenez gure ikastetxea Eathink proiektuan parte hartzen du. Gure lankidea Ainhoa Correa Vienan dago proiektuan parte hartzen duten beste herrialdetako arduradunekin, ideia berriak eta esperientziak partekatzen. Bueltatzen denean gehiago kontatuko dizuegu. 

Eathink proiektuari buruzko informazioa HEMEN

 

KORRIKA GURE IKASTETXEAN! BAIETZ 80KM!!

Duela bi urte egin genuen moduan, aurten ere Korrikari harrera berezia egin diogu gure ikastetxean. Aurtengo erronka 80Km denen artean egitea, lortu genuen edo ez jakiteko ikusi hurrengo bideoa:

 

 

© Ies Ibarrekolanda bhi
Telefonoa: 944477016 | ibarrekolanda@ibarrekolanda.net