ES | EU
Gobierno Vasco

 

INTRANET IBARREKOLANDA



 

 


 

IBARREKOLANDAKO MOODLE

 

 

 


 

LIBURUTEGIKO KATALOGOA
 


 

IBARREKOBLOGAK

 


 

IRADOKIZUNAK ETA KEXAK

 


ORLAK

 


 

aja-rof

______________________________________________________________

 

PUBLIZITATE GRAFIKA ETA ANIMAZIO SOZIOKULTURALA ETA TURISTIKO-KO ONARTU ETA EZ-ONARTUEN ZERRENDA

ANIMAZIO SOZIO KULTURALEAN ONARTU ETA EZ ONARTUEN ZERRENDA

PUBLIZITATE GRAFIKAN ONARTU ETA EZ ONARTUEN ZERRENDA

MATRIKULA EGITEKO ORDUAN MATERIALEN ORDAINKETA AZALPEN ORRIA

PUBLIZITATE GRAFIKA-KO ONARTU ETA EZ-ONARTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK

PUBLIZITATE GRAFIKAN ONARTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA 

 

PUBLIZITATE GRAFIKAN EZ ONARTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA

 

ERREKLAMAZIOAK, UZTAILAREN 7arte.

 

BATXILERGO eta DBH. 2017-2018rako MATRIKULA

DBH

BATXILERGOA

17-18 IKASTURTE ONARPENA BATXILERGOAN. ONARTU eta EZ ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDAK.

GOI-MAILAKO ZIKLOAK. 2017-18rako ONARPENA eta MATRIKULA.

Lanbide-Heziketako Goi Mailako GIZARTE eta KULTURA ANIMAZIOA eta TURISMOA Zikloa.  

 

ONARTU eta EZ ONARTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK.


ERREKLAMAZIOAK, UZTAILAREN 7arte

 

                 

   -AGINDUA, 2017ko maiatzaren 5ekoa.

   -Eskaera-orria, zurian (Aurkezteko dokumentazioa) 

   -Materialaren ordainketa.

 

Goi Mailako PUBLIZITATE GRAFIKA ZIKLOA.
  

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 12tik uztailaren 3ra, biak barne, egin beharko dute matrikula.

Gainontzeko ikaslerientzat:

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    • Ikastetxean bertan ekainaren 5etik ekainaren 16ra arte, biak barne.
    • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 30era arte.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 6a.
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 7ra arte, barne.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 13a.
  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldia: uztailaren 13ik 19ra, biak barne

  •  
  • ONARTU eta EZ ONARTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK.
  •  
  • ERREKLAMAZIOAK, UZTAILAREN 7arte

 

IKASTETXE BATEAN EGINDAKO IZAPIDEAK BERTAKO IDAZKARITZA IREKITA DAGOEN ORDUTEGIAN EGIN BEHARKO DIRA.

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

-Materialaren ordainketa.

 

Idazkaritzaren ordutegia (Bi zikloertarako)

EKAINA: 08:30etik  14:30era

UZTAILA: 09:00tik  13:00ra

 

KURTSO AMAIERAKO IRTEERA 1. ETA 2. DBH

Pasa den asteartean ekainak 20, 1. Eta 2. Mailako ikasleekin Plentziatik Sopelanarainoko ibilaldia egin genuen. Eguraldi ederraz gozatu genuen eta hondartzan bainu freskagarri batekin amaitu genuen eguna. 

Argazki guztiak ikusteko sakatu irudian:

JAKOBA ERREKONDO GURE IKASTETXEAN

Ekainaren 13an Jakoba Errekondo aditua izan genuen gure artean BARATZAri buruz taillerra emateko. Irakasle eta ikasle talde politak parte hartu zuen tailer honetan eta hainbat gauza ikasi gero gure ortuko lanean praktikan jartzeko eta arlo desberdinetan garatzeko ideia berriak ere proposatu zigun Jakobak.
Animo eta parte hartu!
TAILERRA EATHINK PROIEKTUAREN LAGUNTZAZ EGIN DUGU.

Informazio gehiago:
www.eathink2015.org
www.bizibaratzea.eus

 

ORLEN GALA 2017

Pasa den maiatzak 30-ean 2. Batxilergoko orlen banaketaren gala egin genuen. Momentu bereziak eta giro aparta bizi izan genuen (irakasleen playback sorpresa eta guzti). Zorionak guztioi eta mila esker egun hori posible egin zuten irakasle eta ikasle guztiei.

Galaren laburpen bideoa: HEMEN

Irakasleen sorpresaren bideoa: HEMEN

Bi urte hauen laburpen bideoa HEMEN

2. mailako bideoklipen mix bat: HEMEN

 

ESPAINIAKO HISTORIAREN ERAKUSKETA ESKAILERETAN

Kurtsoaren azken hilabete honetan erakusketa txiki bat antolatu dugu eskaileretan. Espainiako historiaren gertaera hurbilenak (bigarren errepublika, gerra zibila, frankismoa eta trantsizioa) aurkituko ditugu, bigarren batxilergoko bi ikasle batzuen ikuspuntu artistikotik. Historia beste modu batean adierazita. Eskerrik asko, Aintzane eta Camilo!

2. BATXILERGOKO IRUDI ETA SOINU IKASGAIAN EGINIKO LABURMETRAIAK

Aurten ikasgai berri bat eskaini zen zentruan: Irudi eta Soinua. Batxilergoko 2. B mailako ikasle batzuek hautatu zuten eta haiek egindako laburmetraiak eta bideo klipak batzuk ikus ditzakegu. 

Ilusio handiz egin dituzte eta hurrengo estekan zuekin partekatu nahi izan dute.

1. BATXILERGOAN BARATZA EKOLOGIKORA BISITA

Maiatzak 11an, Biologia-Geologiako 1.batxilergoko ikasleekin batera Larrabetzura joan ginen goiz osoko irteeran.

Bertan, Orhanen "eCorazon" baratza ekologiko bisitatu genuen. Horrez gain, baratzan  oilotegi ekologikoa ere badu.

Ikasleak, Orhani arreta handiz, nekazaritza ekologikoari buruzko azalpenak entzuteaz gain, baratzan uraza landaketan aritu ziren fin-fin, talde lanean, poz-pozik.

Orhanen baratzak, nekazaritza ekologikoa eta elikadura subiranotasuna bidaikideak direla argi erakutsi digu.  

IKASLEEN KLAKETA CINE INVISIBLE-FILM SOZIALAK 2016

8. NAZIOARTEKO ZINEMALDIA IES IBARREKOLANDA BHI 

Jarduera, IKASLEEN KLAKETA, “Taller de Comunicación para el Desarrollo y la Transformación Social con teléfonos móviles” Otsaila eta matxoan zehar institutuko ikasle batzuk (Psikologia ikasgaia ikasten duten batzuk, GP eta ASC zikloko ikasle direnak) 8 orduko tailerrean parte hartu dute.

Tailerraren azken lana 2 minutuko laburmetraia sortzea izan da. Guztira 7 laburmetrai egin dira: BilboPoly, Familia nuclear, Izen gabe, Non dago arazoa?, GeroArte, Bullying, Izen gabe.

2017ko  “Cine invisible – Film sozialak” zinemaldian Bizkaiko institutu ezberdinetan ikasleek egindako lanik onenak ikusteko aukera izango dugu. Zorte ona izan!

IBAIALDE 2017

Batxiler Zientifiko  eta DBH 4.mailako ikasleekin atzo, maiatzaren 3an, Bolintxu errekara hurbildu ginen hango ekosistema aztertzera eta ur-laginak hartzera. Ibaialde programan parte hartzen dugu duela urte batzuk eta aukera ona da hainbat arlotan ikasitakoa praktikan jartzeko.

Ingurua eta uraren kalitatea azken urteotan hobetzen ari da. 

Honekin batera Ibaialde Marrazki eta Argazki Lehiaketan parte hartzen animatzen zaituztegu. Nola parte hartu jakiteko sakatu HEMEN

PARISEKO BIDAIA 2017

Aurten ere, eta ohitura onak ez galtzearren, Batxilergoko 1. Mailako ikasleak Paris bistatzera joan dira. Primeran pasatu dute Aitor Etxebarria irakasleak egindako bideo honetan ikusi ahal dugun bezala:

KORRIKA GURE IKASTETXEAN! BAIETZ 80KM!!

Duela bi urte egin genuen moduan, aurten ere Korrikari harrera berezia egin diogu gure ikastetxean. Aurtengo erronka 80Km denen artean egitea, lortu genuen edo ez jakiteko ikusi hurrengo bideoa:

 

 

Martxoaren 16an gauez gure Fisikako ikasle talde batek aukera izan zuen gaueko behaketa egiteko. Bertan lan egiten duen Santiago Perez-Hoyos irakasleak azaldu zigun egiten duten lana.

Marte eta Orion nebulosaren erdialdea adibidez ikusteko aukera izan genuen.

Mila esker EHU-ko Astrofisika taldeari!

GURE LIBURUTEGIKO EKINTZAK

Azken hilebeteetako jarduerak gure liburutegian hauek izan dira: 

-Mikel Zarate idazlearekin topaketa: "Ipuin antzeko alei mingotzak"/"Amargas fábulas a modo de cuento".

-Bidarte Udal Liburutegiko bisitaldia, eta Juan Kruz Igerabide idazleakin solasaldia: : "Misterioa argitu arte"

Kurtsoa:DBH 1 E F

Sakatu irudian argazki guztiak ikusteko:

1. BATXILERGOAREKIN ELURRETAN

 Azken urte hauetan bezala, aurten ere eskiatzera joan gara batxilergo 1.maila guztiekin. Elurra justo baino primeran pasatzeko nahikoa eduki genuen. Hona hemen bi egunetako bideoa, gozatu!

 

IBARREKOLANDA BHIko 20. KORRIKA PARISEN HASI DA!

Aurten Ibarrekolanda ikastetxeak korrikari hasiera eman dio Parisen!! Begiratu bideoa:


ATE IREKIAK. PUBLIZITATE GRAFIKA ZIKLOA


Datorren astean ate irekiak ospatuko ditugu Publizitate Grafikako zikloan. Horretarako erakusketa bat antolatuko dugu azken solairuan, 408 gelan,
non ikasleek egindako lanak ikusteko aukera izango duzue. Ikasgelak ere
bisitatu ahal izango dira.
Harrerako ordutegia 10.00tik 13.00ra izango da. Baina etorri baino lehen
mezuren bat bidaltzen baduzue ezkertuko genizueke.
Ate irekiak batxilergoko ikasleei zuzenduta daude. 

Animatu zaitezte eta igo 4en solairura!

Ikasleen lana ikusi nahi baduzue interneten, hemen dituzue link batzuk:


Proyecta-T
Esporas
Fotografía

 

 

ESKAERA ONARTU ETA EZ ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDAK. DBH 2017-18

ATXURRA KOADRILA

Gure ATXURRA KOADRILA jo ta ke dabil lanean eta lanaren fruitua gozatu genuen azkenengo BARAZKI MERKATUAN. Azaloreak, zerbak, porruak, letxugak, erromaneskuak... ederrak eta gozoak benetan.

Mila esker egindako lanagatik. Animo eta jarraitu horrela!

MARTXOAK 8-KO AUTODEFENTSA TAILERRA

Martxoaren 8an emakumeen nazioarteko eguna ospatu genuen. Manifestu bat irakurri eta gero, Umorez taldeak oso arrakastatsua izan zen autodefentsa tailer bat antolatu zuen. Errepikatu beharko dugu!

BATXILERGO ZIENTIFIKOA UDAL LABORATEGIETAN

Batxilergo 1.I gelako ikasleak martxoaren 10ean Bilboko Udal laborategiak ezagutzera joan gara, aintzineko Harino panadera lantegian kokatuta daudenak. Han kimika eta genetikarekin erlazionatutako esperimentu ezberdinak egiteko aukera izan dugu eta Bilboko Udal laborategietan kalitate kontrolak nola burutzen diren erakutsi digute.

Hona hemen argazkiak:

 

BATXILERGO 2. MAILA BEHATOKI ASTRONOMIKOAN

Batxiler 2.mailako Fisikako ikasleekin Ingenieritza Eskolan dagoen Behatoki Astronomikora joan ginen, pasa den otsailaren 23an. Oso gustora egon ginen eta bisita luzatu zuen gure galderak erantzuten. Hau dela eta ondorengo egunetan gaueko behaketa egiteko aukera izango dugu. Eskerrak eman hango lan-taldeari egindako harreragatik. Egiten duten lanari buruzko informazio gehiago: http://www.ehu.eus/aula-espazio

2. BATXILERGO A ETA B GERNIKAN

Pasa den Otsailaren 23an, 2. Batxilergoko A eta B klaseak Gernikara joan ziren, Espainiako Historiaren programazio barruan. Balio handiko irteera, Gerra Zibilean murgiltzeko eta, 80 urte ondoren, Gernikako bonbardaketa berpizteko eta gogorarazteko, bai hiria eta 1937ko bunkerrak ezagutuz, bai Bakearen Museoan egindako bisitan zehar. Gainera, Gernikako Juntetxea bisitatu genuen eta foruak eta Euskal Herriko antolaketa politiko eta administratiboa ere lantzeko aukera izan genuen.

Hona hemen ikasle batek egindako bideoa:

IBARREKOLANDA TURKIAN! ERASMUS + PROGRAMAREN ESKUTIK

Ibarrekolanda BHI Erasmus+ IS&CA Proiektuan parte hartzen du ta otsailean Turkia bisitatu dugu, oso esperientzia aberasgarria eta interesgarria izan da guztiontzat.

Hona hemen bideoa:

 

BILBOKO HEGAZTIEI BURUZKO HITZALDIA

Otsailak, 10ean, Ekologistak Martxan elkartearen kide batek Bilboko Hegaztiei buruzko hitzaldia eman zuen.

DBH3.mailako ikasleek eta Batxiler 1.mailako Biologia-Geologiako ikasleek parte hartu zuten.

Gure inguruko hegaztiak ezagutu, eta gizakion eragin kaltegarriaren adibide adierazgarriak erakutsi zizkigun Eduardok.

Zain dezagun gure ingurua! 

GABONETAKO KARAOKEA

GKA eta Turismo Goi-mailako Heziketa-zikloko ikasleek, abenduaren, 23an, ostiralean, antolatu zuten karaoke bat BATXILERGO-ko  DBH ikasleentzat; helburua, beraiek parte hartzea eta goiza ondo pasatzea Gabon aurretik, hona hemen ekintzaren argazkiak:

DANTZERTI-KO MASTER CLASS IBARREKOLANDAN

Auzokideak diren Dantzertiko 2. Mailako Dantza ikasleak etorri dira gurera. Dantza munduan dauden hainbat gai interesgarrien inguruan Master Class bat eman digute. 6 ikasle izan dira dantzan ere jarri gaituztenak.

Sakatu irudian bideoa ikusi ahal izateko:

GENERO INDARKERIAREN KONTRAKO ANTZERKIA

Azaroaren 25an, genero indarkeriaren kontrako egunean, gure 1. Batxilergoko ikasleek antzerki-lan hau eskeini ziguten besteak beste.

Sakatu irudian bideoa ikusi ahal izateko:

 

INVESTING IN YOUTH PROIEKTUA

Ibarrekolandako Gizarte eta Kultur Animazioko 1. Mailako 5 ikasle, Elantxobeko aterpetxean egin zen 4 egunetako egonaldi batetan parte hartu genuen. Ekintza hau “Investing in Youth” proiektuaren barnean egin zen. Proiektu honen helburua nagusia, Euskal  Autonomía Erkidegoan proaktibitatea inklusio sozialerako tresna moduan sustatzea da.

Esperientzia zoragarri honen argazkiak hemen ikusi ahal dituzue: 

DBH IZOTZ PISTAN!

Gabonetatik bueltan DBH osoarekin izotz gainean irristaketa egitera joan gara. Primera pasatu genuen eta ikasle asko errepikateko gogoekin gelditu ziren.

Argazkiak ikusi nahi ba dituzu sakatu HEMEN

Irudia sakatuz bideoa ikusi ahal izango duzue:

AZTERKOSTA 2016 3.DBH

Aurten ere, Azterkosta 2016 programan parte hartu dugu DBH3.mailako ikasleek. Oraingoan AZKORRI-GORRONDATXE hondartzara joan ginen abenduak, 7an eta bertan ekosistemaren ezaugarriak, ur laginak hartu eta analisiak egin ditugu eta paisaiaz gozatu genuen, eguraldi ederra izan genuen eta. 

Sakatu irudian argazki guztiak ikusteko:

GURE LIBURUTEGIAN EGINDAKO EKINTZAK

Gure ikastetxeko liburutegia oso bizirik dago! eta dagoeneko kurtso hasieratik ekintza guzti hauek antolatu dituzte: 

·      ENGLISH  COMIC WORKSHOP  DBH  1.E eta 1.F

·      NAZIOARTEKO EMAKUMEAREN EGUNA

·      EUSKARAREN EGUNA 2016-12-02:  Ipuin kontalaria:  Maite Galarza

·      BIDEBARRIETA UDAL LIBURUTEGIA BISITALDIA  - BATXILER 1.G

·      ERAKUSKETA IBILTARIA  ACEX_ BBK :  “ZENBAKIAK GURE HIRIETAN”

Ekintzen argazkiak ikusi ahal izateko sakatu argazki honen gaienan:

EUSKARAREN EGUNA 2016

Euskararen eguna abenduak 2an ospatu genuen gure ikastetxean, betiko moduan hainbat ekintza antolatu ziren eta oso arrakastatsua izan zen FLASH MOB-a ere. Mila esker parte hartu zenuten guztioi! Euskaldunak gara eta harro gaude!!!

Bideoak ikusteko sakatu argazkietan:

UDAZKENEKO KOLOREAK

Udazkenaren koloreak erakusketa Batxilergo 1.E eta 2.E-ko ikasleek egindako lanetan natura eta artearen arteko lotura estua islatzen da.

Gure institutoko eskilerak igo eta goza ezazu!

GURE IKASLEA ANDER MARZANA INTERCENTROS MELÓMANO SARIAREN IRABAZLE

Gure institutuko 2. Batxilergoko Ander Marzanak, Euskal Herriko intercentros melomanoko lehenengo saria jaso du, ZORIONAK ANDER!!

SURF-EKO IRTEERA 1. BATXILERGOAN

Aurten ere, 1. Batxilergoko ikasleak Gorputz Heziketa mintegiaren eskutik, surf egiterea joan dira Sopelara. Hemen daukazue bideoa, gozatu!

 

EZKURRAK ALA TXUSTARRAK?

Udazkenean ezkurrak lurrera erortzen direnean aspalditik gizakiak (harri arotik edo gehiago) batu eta  talo eginda jaten zuen garia erromatarren eskutik hona heldu orduko. Gainera, hazirik hoberenak gorde eta zuhaitz berriak landatzeko erabiltzen zituzten.

Hiritarrok, jakina, ohitura zahar horiek galdu eta berri batzuk hartu ditugu. Horien artean oso politak ez diren batzuk ere bai. Adibidez: zigarroa erre eta zigarrokina lurrera bota. Horregatik konparatu nahi ditugu ohitura biak: zuk zeuk zer ereiten duzu ezkurrak ala txustarrak?... GEHIAGO IRAKURRI NAHI BA DUZU SAKATU HEMEN

PUBLIZITATE GRAFIKAKO IKASLE IRAKASLEAK "FUTURO LABORAL EN COMUNICACIÓN" JARDUNALDIETAN

Pasa den ostegunean, urriak 20, Publizitate Grafikako 2. Mailako irakasle eta ikaslegoa  Asier Morán-ek (Jueloves-en bultzatzailea) antolatutako “Futuro laboral en comunicación” jardunaldian parte hartu genuen.

Jardunaldian komunikabide arloaren profesionalek parte hartu zuten, adibidez Óscar Bilbao (Herederos de Rowan), Lizzete Martínez eta Javier Piedrahita (MarketingDirecto.com).

Bertan beraien hastapen profesionalei buruz hitzegin ziguten eta arlo honetan lana bilatzeko aholku onak eman zizkiguten.

1.BATXILERGOKO IKASLEAK HUMAN BODIES ERAKUSKETAN

Hilabete honetan batxilergoko 1I eta 1F taldeetako anatomiako ikasleek “Human bodies” erakusketa bisitatu zuten. Bertan, plastinazio kontserbazio teknikari esker, 150 organo eta 12 gorpu erreal ikusi zituzten.

 

ARRANO ARRANTZALEA AURRERA DOA!

Pasa den urriaren 4an DBH1.mailako ikasleekin Urdaibai Bird Center-era joan ginen. Han bisita gidatua egin genuen eta hegaztien behaketa egin genuen.

Azken urteotan burutzen ari da Arrano Arrantzalea berreskuratzeko proiektua eta Urdaibai Bird Center-en hazitako arranoak ari dira bueltatzen. Momentuz arrak besterik ez. Emeren bat bueltatzen denean, kumeak egoteko aukera egongo da Urdaibain. Eta hauek bertan gera daitezke urte osoan.

Bisitaren argazkiak ikusi ahal izateko klikatu hurrengo argazkian:

CINE INVISIBLE - FILM SOZIALAK 2016

 

 

 

BADATOR!

Aurten ere IES Ibarrekolanda BHI

CINE INVISIBLE - FILM SOZIALAK

 zinemaldiaren egoitza izango da.

4. ikasturtea gurekin ... 

Urriak 

3,4,5,6 eta 10 

Lekua :  Areto nagusia.

 

Ordutegia, 08:00-15:00
 

 

 

 

 

HEMEN DUZUE BIDEO PROMOZIONALA

 

 

 

 

 

 

SAKATU HEMEN PROGRAMA LORTZEKO

KURTSO AMAIERAKO IRTEERA 1. ETA 2. DBH

Pasa den asteartean ekainak 21, 1. Eta 2. Mailako ikasleekin Plentziatik Sopelanarainoko ibilaldia egin genuen. Eguraldi ederraz gozatu genuen eta hondartzan bainu freskagarri batekin amaitu genuen eguna.

 

Argazki guztiak: HEMEN

PEÑAS NEGRAS 2016

 

Irteera pasa den Ekainaren 16an egin genuen DBH1.mailako ikasleekin. Han aintzinako meategien historia ikasi eta paisaiaren eraldaketa ikusi genuen. Bisita gidatua egin genuen eta oso interesgarria izan zen. 

IBAIALDE 2016

 Urtero bezala, aurten ere, DBH 4.mailako ikasleekin Ibaialde programan parte hartu dugu. Bolintxu errekatik ibilaldi ederra egin genuen eta ibaiaren ur-laginak hartu genituen laborategietan analisiak egiteko.

Ingurune zoragarria eta benetan zaindu beharrekoa!

PARIS 2016 BIDAI KULTURALA

 Ikasturte honetan ere jarduera askotarikoak eta ugariak egin dira. 

Pariserako bidaia izan da horietako bat, eta protagonistak   Batxilergo 1. mailako 60 ikasle.
Ibilaldiaren laburpen bat hurrengo bideoan duzu:


ANIMAZIO SOZIOKULTURAL ETA TURISTIKO GOI MAILAKO ATE IREKIAK

Ekainaren 6 eta 7an, hamarretatik hamabietara bitartean, Animazio Soziokultural eta Turistiko goi mailako zikloko ateak irekita egongo dira.

Informazio gehiago beraien blogean: http://gkasc.blogspot.com.es/

AGENDA 21 UDAL FOROA

 

Pasa den maiatzak 5ean, Otxarkoagako Udaltegian Bilboko Ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten Eskolako Agenda 21eko Eskolen Arteko Foroan.

Bertan ikasleak eta irakasleak batu ginen biodibertsitatearen aldeko proposamenak lantzeko asmoz. 

Datorren ostegunean, ekainak 2an, gure DBH2.Mailako Haizea Esteban eta María López-ek Bilboko Udaletxean ospatuko den Udal Foroan parte hartuko dute. Gure institutoko ordezkariak dira eta bertan gure inguruko biodibertsitatea hobetzeko ikasleek egindako proposamenak aurkeztuko dituzte. 

 

Argazkiak eta Bideo egileak Batxilergo 1.B-ko ikasleak izan ziren: Jonathan Yelamos, Laurane Alkegi, Ana Puente, Sydney Azkarreta eta Bea Uraga. 

Eskerrik asko parte hartu duten guztiei!

 

 

 

3. ETA 4. DBH ORIENTEERING LASTERKETAN!

 HEZIKETA FISIKO mintegiak antolatuta, 3. eta 4. DBH-rekin, Ollargan-en maiatzak 11-an egindako orientazio lasterketa. 

     Parte hartu zuten guztientzat, horrelako lasterketa mota egiten zuten lehenengo aldia zen eta primeran pasatu genuen!

NATALIA MONGE IBARREKOLANDAN

Natalia Monge dantzari eta koreografa ospetsua Ibarrekolandara hurbildu zaigu Dantzabiz, Dantza Eskolara! programaren barruan dauden gorputz adierazpen eta dantza garaikide klase batzuk ematera.

Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da guztiontzat!


1. BATXILERGOKO BIDEO EDIZIO LEHIAKETA

1.Batxilergoan informatika klasean, kurtso hasieran surf irteeran grabatutako materialarekin bideo edizio lehiaketa bat antolatu dute eta hau izan da irabazlea, ZORIONAK!

 

 

© Ies Ibarrekolanda bhi
Telefonoa: 944477016 | ibarrekolanda@ibarrekolanda.net